sábado, 30 de mayo de 2009



Sapata udalekuko lehenengo egunean izugarri ondo pasatu dugu. Esnatu bezain laster gozaltzera joan gara. Lehenengo eguna zenez aurkezpenak tokatu zaizkigu egitea. Hondarribiako jendea oso majua da eta etorri garenetik, ez zaigu ezer ez falta. Gozaldu ostean, hortzak garbitu eta piraguismoan tokatu zaigu aritzea. Umeak bikoteka eta begiraleak banaka joan dira zer edo zer pasatu ez daitezen. Bukatu bezain laster, jatera joan gara gaztetxoenak gozez hilda zeudelako. Jan ondoren "modorra" momentua tokatu zaigu, baina hondartzara joango ginela esaterakoan irribarre bat jarri dute aurpegian eta korrika joan dira toalla eta bainujantzia janstera. Hondartzan gaueko zazpiak arte aritu dira gehien iraundu dutenek, bezteok udalekura bueltatu gara dutza bat hartzera. Dutxa hartu ta gero, istorioen ordua hasi da, afaltzeko ordua heldu arte. Gauean gau bela ta gero, danok ohera joan gara eta nekea zela eta, bake izugarria eduki dugu. Beraz, gau lasaia izan dugu. EA EGOERA HAU MANTETZEN DEN!!!
Beste bat arte!!!!

Aurkezpena

GazteLeku elkartea

Kaixo irakurle alaiak!!Danok dakizuenez GazteLeku taldeak, orain dela 2 urtez zuen umeak zaintzen laguntzen dizuegun begirale gaztez osatutako elkartea, urtero egiten dituen udalekuak hasiko dira. Aurten Sapata udalekuetara joango gara. Anima zaitezte gure ekintzatan parte hartzera!!
Hemen hainbat kirol pratikatuko ditugu, esaterako, piraguismoa, Surf-a, tenisa eta hainbat eta hainbat aukera gehiago. Zuen seme-alabak aste izugarria eta ahaztezina pasatuko dute. Goizean kirolak pratikatu ditugu eta arratsaldez, begiraleen kolaborazioarekin, hainbat jolas dibertigarri egingo ditugu.
Aste beteko udalekuak dira eta prezioa sinesgaitza irudituko zaizue. Sapata udalekua Hondarribia herritik hurbil dago, beraz egunen batean hondartzara joatea posiblea izango da.
Muxu asko gure irakurleei eta ANIMA ZAITEZTE!!!