sábado, 30 de mayo de 2009



Sapata udalekuko lehenengo egunean izugarri ondo pasatu dugu. Esnatu bezain laster gozaltzera joan gara. Lehenengo eguna zenez aurkezpenak tokatu zaizkigu egitea. Hondarribiako jendea oso majua da eta etorri garenetik, ez zaigu ezer ez falta. Gozaldu ostean, hortzak garbitu eta piraguismoan tokatu zaigu aritzea. Umeak bikoteka eta begiraleak banaka joan dira zer edo zer pasatu ez daitezen. Bukatu bezain laster, jatera joan gara gaztetxoenak gozez hilda zeudelako. Jan ondoren "modorra" momentua tokatu zaigu, baina hondartzara joango ginela esaterakoan irribarre bat jarri dute aurpegian eta korrika joan dira toalla eta bainujantzia janstera. Hondartzan gaueko zazpiak arte aritu dira gehien iraundu dutenek, bezteok udalekura bueltatu gara dutza bat hartzera. Dutxa hartu ta gero, istorioen ordua hasi da, afaltzeko ordua heldu arte. Gauean gau bela ta gero, danok ohera joan gara eta nekea zela eta, bake izugarria eduki dugu. Beraz, gau lasaia izan dugu. EA EGOERA HAU MANTETZEN DEN!!!
Beste bat arte!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario